Adinean aurrera zihoan gizonezko hura konturatu zen gaizki begiratzen ziotela leku askotan. Hasieran, errezelo soila izango ote zen pentsatu zuen. Baina ez. Askoren niniak ziren aizto berari zuzentzean.
Begiraden itokozintuzketgustura horretan, adinak bazuela zerikusirik konturatu zen. Zaharrek ez zioten gaizki begiratzen; bere adin jirakoek ere gutxik. Gazteagoak ziren, antza, begien bistan ikusi nahi ez zutenak. Kalean pasieran zebilela edo terraza batean kafea hartzen ari zela gaztetxo talde batekin topo egiten bazuen, lehenengo xuxurlaka sumatuko zituen. Gero, berari begira. Eta bera bera zela ziurtatzean begirada horiek trumoitu egiten ziren. Halako batean jakin zuen arrazoia zein zen. «EGA azterketan zure testu bat jarri ziguten». Eta ondoren kexuak. Ez zegoela ulertzerik. Zaila zela. Ez zuela gainditu. Gerora, begiratu zornetudun asko eta asko etorri izan zitzaizkion kontu bertsuarekin. Bere testu bat jarri ziotela B1, C2, 4. profila edo zena zelako azterketan. Berak ez zuen nomenklatura horri buruz piperrik ere ulertzen. Ez zuen inongo eskumenik testuen aukeraketan. Baina argi geratu zitzaion ohitu egin beharko zuela begirada horien pean bizitzen.
Begiratu okerren ordainsari, deus ez. Bere testuak jarri zituztenak ari dira erretiroa hartzen. Berari kosta egingo zaio. Lanarteak badu aski lan…