andoni egana
HITZ ETZANAK

Batuketa laburrak

2022ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Bidaia bat memoriaren zokorik zokoenera. Gidari lanetan, laurogei urtetik gorako bi andereño atsegin eta buruargi. Telebistan atera behar zuten, eta batak, pottokak eta zotza lauak eraman zituen, matematika nola irakasten ziguten erakusteko. Hortik sortu zen hizpidea...

Biderketak -ko erantsiz egiten genituela gogoan nuen. Sei lauko, hogeita lau; hiru bosteko, hamabost, eta gisa horretan. Geroagokoa da tarteko bider hori. Hizkuntzaren senetik egokiagoa zen lehengoa. Eta gainera, informazio handiagoa eskaintzen zuen. Hobeto ikusten zen, egungo hizkeran esanda. Ez baita gauza bera, nahiz zenbakitan emaitza bera eman, seina behiko lau talde ala launa behiko sei multzo. Eta tupustean, andereñoaren ahotan, hitz atzendua, urteetan eta urteetan entzun gabea: batuketa laburrak. Hala deitzen genien biderketei. Badu bere logika, motz motzean egindako batuketa mordoa baino ez baita biderketa.

Orduko kenduketa-ri, hitzak hala eskatzen du, eta zerbait kendu egin diogu egungo kenketa-ra bidean. Eta ustekabeko konstatazio bat, gure izaeraren metaforatzat balia daitekeena: zatiketa orduan eta orain berdin izendatzen dugu. Zerbaitengatik. Tematiak gara nonbait zatiketei dagokienez. Odolean daramagu. Edo hezkuntzatik datorkigu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.