andoni egana

Bala

2025eko apirilaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Orriak horailduak ditu. Propio bila ibilita inola ere aurkituko ez nukeen liburuxka batek salto egin dit eskuen artera. Historia de una bala du izenburua. Testua Joles Senell-ena da eta ilustrazioak Carmen Perise-renak dira. Kataluniarrak biak. Azalean, haurrek gehienean eguzki hori bat margotzen duten lekuan, bala beltz erraldoi bat, bi begi dituena. Lurra, eremu latz.

Kontatzen duen istorioa oso da xumea. Eta xaloa. Bi herri mugakide gerran zebiltzan urte asko eta askoan. Inor ez zen ongi bizi, baina hasitako hari bukaera nola eman ez zuten asmatzen. Soro batean alferrik galduta zegoen golde bat hartu zuten alde batekoek, urtu eta kanoi bala handi bat egiteko. Egin zuten, eta jaurti. Balak, ordea, airean zihoala ez zekien nora jo. Ez zuen herri batean erori nahi; are gutxiago eskola batean; parke batean ere ez… Gure bala airean noraezean zebilela, bi herrietakoek batzarra egin zuten goldea zegoen toki berean. Bakean bizitzea erabaki zuten eta hala bizi izan ziren aurrerantzean.

1981ekoa da haurrentzako liburu hori. 19 urte zituen ordurako Fernando Grande-Marlaskak, Espainiako Barne ministroak. Beste saltsa batzuetan ibiliko zen eta ez zuen liburua irakurriko. 9 zituen Pedro Sánchezek, Espainiako presidenteak. Pare-parean egokitu zitzaion. Baina xaloegia litzateke irakurri zuela sinestea…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.