andoni egana

Auzitan

2025eko urtarrilaren 25a
05:00
Entzun

Ez naiz loreak bota zalea. Gutxitan entzungo nauzue erakunde bati buruz ondo esaka. Baina joan den hiru hamarkadetan, berriketagaia atera den bakoitzean, tinko eman izan dut nire iritzia. «Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbait ondo egin badu, multikirolaren hautua izan da. Eta balio erantsi batekin gainera: agintean alternantzia egonda ere, eutsi egin diote iritsiek lehengoari». Guraso ez zirenek arraro begiratzen zidaten. Xehatu egin behar izaten nuen nire ustea. Harrigarri bazen ere, erkidegoko foru aldundiek norabide desberdinak zeramatzatela, eta ni Gipuzkoakoak hartutako bidearekin nentorrela bat.

Haurrak, adin jakin batera arte behintzat, jolasean aritu behar du. Gelakideekin. Argala, gizena, jatorri pakistandarrekoa, lau aitona-amonak bertakoak dituena, bizkorra, geldoa, dena emanda dabilena, ezaxola… batera. Probatu egin behar du haurrak. Askotariko gaitasunak lantzeko modua egin…

Orain EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio familia bati eta ebatzi du klub batean aritu nahi duten umeek ez dutela ezinbestean eskola kirola egin beharko. Bi arrazoi baino ez datozkit burura multikirola egin beharra auzitara eramateko. Kodizia: guraso askok uste du etxean 10 urteko Messi bat daukala ahalik eta azkarren teknifikatu beharrekoa. Eta gutizia: gaizki ulerturiko askatasunaren izenean, nire nahi orok eskubide izan behar du. Puf!

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.