Heldu berria nintzen Donostiara, Larramendi ikastetxera, unibertsitate aurreko ikasturtea egitera. 1978ko urria edo azaroa. Egun hartan, arratsaldez ere geratu beharra gertatu zitzaidan, estreinakoz. Ogitartekoa irentsi eta arratsaldera bitarteko ordu mortuetan ikaskide batek ping-pong partida bat jokatuko genuen galdetu zidan. Baietz nik. Ping-pongean gutxitan aritua nintzen, baina kirolaritzat neukan neure burua. Gainera, begiratu nion proposamena egin zidan mutilari, eta ez zirudien kirol trebezia apartekorik izan behar zuenik. Aitaren batean joan zen partida. Hogeita bat eta bi. Bere alde.
Jordi Evolek Josu Urrutikoetxeari egindako elkarrizketanoinarrituriko dokumentala —No me llame Ternera— Donostiako Zinemaldiko karteldegiaren parte delako, xextrak sortu dira. Ez da samurra izango herri honen baitako sentiberatasun guztiei erantzutea. Kanpoan utzi baduzu, kanpoan utzi duzulako; sartu baduzu, sartu duzulako. Beti norbaitek har dezake min. Baina egia da zenbaitek filma, dokumentala edo dena delakoa ikusi aurretik ematen duela iritzia. Ez da izaten komenigarri...
Nik aurrejuzkuak albora utzi behar direla ikasten hasteko aski arrazoi izan nuen hogeita bat eta bi galdu nuen hartan. Aurrez aurre neukana Rebor deitzen genion bat zen...
HITZ ETZANAK
Aurreiritziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu