andoni egana

«Aupa hi!»

2025eko urtarrilaren 28a
05:00
Entzun

Ume nintzela ezagutu nuen. Gizonezko bat, nire gurasoen adinekoa, euskaldun petoa eta txikitero amorratua. Nekez ikusiko zenuen eliz atarian. Tabernan maizago. Irekia zen, tratu errazekoa, edozeinekin berriketaldi bat eta lau trago katigatzen zekiena. Atentzioa ematen zidan, beti euskaraz ezagutu nuen gizon hark, euskaldun zein erdaldunak saludatzeko zuen moduak: «Iepa tú!». Ez nion esamoldeari arrazoirik aurkitzen, baina iltzatuta geratu zitzaidan. 

Mende erdia joan da, eta lehen euskaraz zekienak «Iepa tú!» bazerabilen, orain ez dakienak ere —eta nagusiki ez dakienak, esango nuke— «Aupa hi!» darabil. Asmoa bertsua izango da. Hurbiltasun nahia erakustea sarrera-sarreratik. Baina egunaren eta unearen arabera, aupa hi!-ka hasi eta erdaraz segitzen duenari, askotan erantzungo nioke: «Ez al genuen euskaraz egin behar? Ez diagu/dinagu hika segituko?». 

Erraz erretxintzen naizela pentsatuko duzue. Huskeria baino ez dela aipatu berri dudana. Aupa hi!-ka ekiten dionak zerbaiten nahia behintzat erakusten duela. Postureoak, ordea —kanpolarrosakeria deituko diogu?—, borreroak bezala, milaka aurpegi ditu. Gauza askotan naiz txarra, baina jatorkeria dekodifikatzeko garaian radarra zorroztua daukat. Ez dut nahi «aupa hi!»-z jositako Euskal Herri erdaldunik. Adibide bakarra: zein da ETB2an gehien entzuten den euskarazko esamoldea?

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (5)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.