andoni egana
HITZ ETZANAK

Ateraldia?

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Gustatu zitzaidan ateraldia. Joan zen larunbatez, Baionan, Eñaut Martikorena bertsolariak honela bukatu zuen puntu baten erantzun bertsoa: «...nik bizitza daramat jadanik etsita, simulazio honek non dauka exit-a?». Esateko modu berria. Estreinako orok —niretzat hala zen behintzat— duen pindar punttu hori duena. Ingelesez ez dakigunontzat ere lehen belarri kolpera ulergarria. Ez gara orain pureta jarriko. Gainera, exit-etik abiatuta, oso gurea dugun ateraldi-ra eraman ninduen Martikorenaren bertsoak. Eta esango nuke, ateraldi hitza bi zentzutan erabiltzen dugula. «A ze ateraldia egin duena!» entzutean, testuinguruak lagundu beharko digu iritzi-emaileari oso ona edo oso txarra iruditu zaion jakiteko garaian. Akaso, eta inolako ziurtasunik gabe diot, norbaiten hitzei buruzkoa denean ateraldi-k zentzu positiboa hartzen du; aldiz, norbaiten ekintzei buruzkoa denean, zentzu erabat negatiboa. Ez dakit... Ondo iruditu zaigunari ateraldi eta gaizki iruditu zaigunari irtenaldi deituko bagenie, arazoa konponduxea legoke...

Arrastotik kanpora jotzeko moduak eta moduak daude. Orain lehen baino sarriagotansegur aski, batzuei ateraldi iruditzen zaiena irtenaldi irudituko zaie beste batzuei. Eta errealitate biri erantzuteko, hobe da bi hitz eduki, bakarra baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.