andoni egana
HITZ ETZANAK

Aritxulegin

2023ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Hogeita bi zituela irten, eta zazpi urte egin zituen etxetik kanpora Basarri bertsolariak. Bilbotik Santanderrera eta handik Telesforo Monzonek lorturiko itsasontzi batean Frantziara ihes egin ondoren, etorrialdi bat egin zuen Zarautza, amak hala eskatuta. Batallón de Trabajadores izeneko haietan aritzea izan zen ausardiaren ordaina.

Bertso oso ezagunak utzi zizkigun, Oiartzundik Lesakarako errepidea eta tunelak egiten arituarazi zituzten garai hari buruzkoak. Umorea ukendu, ironia lan-tresna, hala diote zatiren batzuk: «…lanean gogoz aritzen gera soldatarik jaso gabe, berrehun nagusi badaude, gure artaldean jabe, guk umore ona halare!». «Hotzaldi eta goseak, ta barau egun luzeak, guk baditugu paseak, gorputzari on egiten nonbait gailur hontako haizeak…». «…erdietan gaude geldi, ahal dugunean eseri, zertan nekatu gehiegi!».Segur aski, umore eta ironia tonu hori dutelako kantatu ahal izan zituzten Basarrik eta Uztapidek, bi ahotsetara, hurrengo urteetako hainbat otorduostetan.

Gerra galdutako asko izan ziren esklabo lana egin behar izan zutenak. Lehen kereila orain aurkeztu dute Igari-Bidankoze-Erronkari errepidea egitera behartu zituzten preso haien senideek. Errepideak ere izan baitziren hobi, ez errepide-ertzak soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.