andoni egana

Argiak

2024ko uztailaren 30a
05:00
Entzun

Behingoagatik senak funtzionatu zidan. Bazegokion. «Zer ordutan da Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldia?», galdetu zidaten. Ez nekien. Baina iluntzean izango zela erantzun nien. Zazpietatik aurrera, seguru-seguru. Baliatu nahi izango zituztela, non eta Parisen, ilunabarra eta gauak eskaintzen zituzten aukerak.

Hala izan zen. Ez zegoen oso bizkorra izan beharrik asmatzeko. Tarteka ikusi ahal izan nuen hasiera ekitaldia. Eta zalantza handiak sortu zitzaizkidan. Argiaren Hiria Argien Hiri bihurtu beharra zegoen? Nik ikusi nituen tarteetan oro baitzen argi-izpi mugikor, aldian-aldian formaz aldatzen zen argi-festa, Paris erabat diskotekatzeraino. Eta pentsatu nuen hobeto ez dakit, baina egin zitekeela merkeago. Aski zuten sua hasiera-hasieratik piztuta. Suak badu zerbait lotzen gaituena. Begira-begira egongo gatzaizkio luzaroan, pentsamenduak auskalo non, goxo. Alegia, ceremonia hitzak euskaraz hartu zuen zentzu gutxieslearen bidetik, egin zitekeela hasiera ekitaldia hainbesteko zilimoniarik gabe.

Baina tira... Oro har «zoragarria» izan zela esan beharko dugu, gehiengoak dioen bezala. Bestela, piperkritiko hutsa naizela entzun beharko dut. Gainera, Frantziaren Historia kontatu omen ziguten. Ni ote naiz esan arte konturatu ez zen bakarra?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.