andoni egana

Alderaketak

2024ko abenduaren 7a
05:00
Entzun

Segur aski lantegi horretan txarra naizelako edo, ez naiz bisiozalea. Bisiorako gaitasuna dutenek asmatzen dutenean asmatu egiten dute, baina huts egiten dutenean huts egin gero! Horregatik egingo diot uko atzo berripaper honetan Iñigo Astizek proposatzen zigun ariketa-jolasari. 100 urte barruko euskaldunak zer izango diren asmatu eta haiei idatzi baino nahiago dut iraganari heldu. Zolu tinkoagoa zait. Eta 100 urte asko dira. Gehiegi. Berrogeita hamarri hartuko nieke, ordea, neurria.

Eta esango nuke mende erdi honetan ez direla hainbeste aldatu gauzak. Duela 50 urte bazen Durangoko azoka; kantuan ari ziren Laboa, Lete, Lertxundi, Imanol… Errobi abian zen eta Itoiz ez urruti. Idazten ari ziren Aresti, Saizarbitoria, Txillardegi, Anjel Lertxundi…eta Atxaga eta Pott banda ate joka zetozen; Amuriza Zamorako kartzelatik irtetear zen eta prest zegoen bertsolaritzari irauli bat emateko; baziren ikastolak han eta hemen, eta ez gutxi; baziren gau-eskolak helduen alfabetatze eta euskalduntzeko; egin berria zen Bilbo eta Behobia batzen dituen autobidea; baziren grebak enpresatan; baziren multikopistak; bazen biniloa…

Oraindik oso geure eta gertuko sentitzen ditugun gauzak. Horrela begiratuta, mende erdian gure ingurua ez dela hainbeste aldatu dirudi. Bestelakorik ere argudia daiteke. Baina horrek bihar beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.