andoni egana

Aldaketak

2024ko urriaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezagutu izan ditugu auzoetako jaien data aldaketak. «Hemen, lehen, sanandresetan egiten genituen jaiak. Baina azaro bukaeran ez du giro on-onik egiten eta, jende gehiago biltze aldera, uztailera aldatzea erabaki genuen aspaldi batean», diote lekuko zaharrenek. Orain, gutxik dute mudantza gogoan; gutxi barru, inork ez.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari 1980an berrekin zioten hamahiru urteko tartearen ondoren. Errege egunez jokatu zen finala. Antolatzaile Euskaltzaindia zen orduan, eta bertsolariek eskaera egin zioten hurrengo ekitaldiei begira. Buka zedila Eguberri jaiak baino lehen, festak kezkaturik edo lasai pasa alde handia zegoen eta. Orduz geroztik ―salbuespen bakarra, 1986koa― halaxe egin izan da. Ohiturazale itsuak garelako edo, Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak ere udazkenean zehar jokatzen dira, eta finala, beti, Gabon festen aurretxoan izaten da. Gripe, faringitis eta gainerako ondoezek gehien astintzen gaituzten aroan. Nafarrak izan dira, hasiera-hasieratik, salbuespen…

Iruñean aurkeztu zuten herenegun datorren Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu izango du leloa. Eta lehenengo mugitu dutena ekitaldiaren data da. Orain arte azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran ezagutu izan duguna udaberriaren bihotz-bihotzean jarriko da abian. Mugitzen hasteko modu interesgarria iruditu zait.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.