andoni egana
HITZ ETZANAK

Albiristea

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun

Buruz ikasi genuen garai hartan, itzulpena Gabriel Arestirena zela esan ziguten. Eta egia da, niri bederen, pasarteren batzuek belarriko mina eragiten zidatela. «Indazu albiristea» ospetsua zen bat. Eta bestea, doinuak goia jotzen duen unean kantatu beharreko «…bihar izan dadin, Internazionala gizonaren adin!» hura. Eta ez zen genero kontua orduan krakatekoa eragiten ziguna…

Manifestazioetan-eta, herritarrek Internazionalaren euskarazko bertsioa buruz nekez kantatzen zutela aintzat hartuta, izan zen hainbat proposamen, bestelako itzulpen batzuk hauspotzeko. Arestirena omen zen beste bertsio bat eman zen argitara, egokiagoa. Berriak ere sortu ziren, han-hemenka. Baina nago ni kantuak ez duela beti zertan izan ulergarri eta zuzen. Eta gainera, joan den mendeko laurogeigarren urtea baino lehen Internazionala euskaraz buruz ikasi zuenak merezi du errespetu bat. Ez orain hari aldaketak egiten hasi. Ikasi baino ahaztu errazago egiten den pertsonaren adin horretan dago.

Aldatzen hasita, premiazkoago eta errazagotzat jotzen dut Ikusi mendizaleak aldatzea. «Begira, mendizaleak» entzuteak askietsiko ninduke. Eta eraginkorragoa litzateke, lanera egunero eta mendira tarteka joan arren, kantu bat bestea baino maizago abesten baitugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.