andoni egana
HITZ ETZANAK

Aita-amak

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Atzo zen maiatzaren 3a. Leku batean baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu Francisco de Goyaren fusilamenduei buruzko artelana. Independentzia gerra, frantziarren inbasioa, fusilamenduak... Zirrara eragiten du tiroak beso zabalik hartzeko prest dagoen alkandora zuridun gizonezko horren irudiak. Halere, umetan, benetan hotzikara eragiten zidana, Goyaren beste artelan bat zen. Saturno semea irensten. Ogitarteko erraldoi baten modura harrapatua dauka atzapar gosetien artean, ahora eraman eta beste mokadu bat jotzeko prest. Falta du burua ordurako. Falta du beso bat. Eta Saturnoren begiradan antzematen da erabat irentsi arteko onik ez duela izango.

Aita-seme edo ama-haur harreman gatazkatsuan oinarriturik sortu den arteaz gozatzeko ez dago, ordea, Espainiaraino joanbeharrik. Aski da Urepelerantz ipintzea belarriak. Entzunaren poderioz ohitu egin gara, baina izugarria da Xalbadorren Euskal Herriari buruzko iragarpena: «...lurpetik entzunen du deiadar bipila: hemen dago ama bat bere haurrek hila». Seme-alabak Saturno irentsiz, eta, aldi berean, maiatzaren 3ko fusilamenduak. Biak batera. Gainera, harreman mota hori aipatuz, beste bertso bat ere badu Xalbadorrek, honela dioena: «...ez delakotz arinki hartu behar dena, ama hil hurren duen haurraren auhena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.