andoni egana

Adiorik ez

2025eko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun

Gure belaunaldikoentzat behintzat, aitaren hitza aitaren hitza izaten zen. Amak, gehienetan hurbilago, errietak sarriago egiten zizkigun, baina entzunaren entzunagatik edo, txikiagoak ziren errieta haiek. Besterik zen aitaren hitz bat. Edo begiratu bat. Txantxa txatxuetan segitzeko gogoa uxatuko zizun hark. 

Beti pentsatu izan diat, hirea, ez zela bizialdi erraz-erraza izango. Zuen aitarena ez baitzen hitz soila. Zuen aitarena mintzoa huen. Guztiok miresten genuen mintzoa. Hogeitaka urterekin irudikatzen haut, han, urrun, oso urrun, Amerikan, artzain lanetan. Eta aitaren gutuna, ederra bezain larria. Amaren hasperena aipatzen zian; etxearen agoni-ezkila; hire itzulerak udazkena udaberri nola bihur zezakeen… Itzuli hintzen, itzuli. Eta aitaren mintzoak bozkarioaren bidea hartu zian. Hik, hirea egiten asmatu huen. Sotil beti. Beti tinko. Adeitsu hi baino bertsolari zaharrago eta gazteagoekin. Aitaren mintzoaren eta alaben ahotsaren arteko katebegi ezinbesteko, hi tartean, Mixel. Eta osagarria. Mixel eta Mari Mixel, ipuin polit batentzat ez zaidak bururatzen izenburu hoberik…

Bazekiat kuttunenak behar bezala agurtzeko aukera izan duala. Heure buruaren jabe. Beti halaxe izan haiz. Ez zeukaat zalantzarik. Lurrak, inor hartzekotan, hi goxo hartuko hau. Mendi-hegaletan gora abiatzen bahaiz berriz, badakik norekin egingo duan topo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.