Gari Berasaluze.
KALAPORTUTIK

Hariak

2015eko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Arketipo unibertsalak biltzen dituen sinbolo sorta da tarota. Karta bakoitzak gure bizitzen eta jokabideen oinarrian dagoen zerbait islatzen du, eta horregatik sortu du hainbesteko lilura mendeetan zehar, 78 ate horietan barrena nork bere burua ezagutzeko giltzak daudelako ezkutuan. Karta edo arketipo batekin erabat identifikatuko gara gaur, eta bestearekin bihar. Geure baitan lozorroan dauden haziak ernetzeko, karta edo arkanobakoitza ongarria, ura edo eguzkia balitz bezala, sasoi eta ziklo ezberdinen arabera.

Antzekoa gertatzen zaigu munduari begira hasi eta albisteak hautatzean. Hari bati tiratuz gero batzuen baitan sortzen da hurbiltasuna eta konplizitatea. Beste hari bati helduz gero, beste batzuen sentimenduetan hasiko zara haztaka. Hari bakoitzaren muturrean mundu bat dago, gertatzen dena ikusteko, azaltzeko eta sentitzeko leihoekin. Batzuetan hari edo karta bakarra ez da nahikoa, eta sortatik zenbait ateratzea ezinbestekoa da inguratzen gaituena bere osotasunean ulertzeko.

Indarkeria matxistak ez du etenik. Gero eta gehiago ikusten da izozmendiaren punta, eraildako emakumeekin eta sexu erasoekin, baina ur azpian isilpean jarraitzen du indarkeria eragiten duen gainerako guztiak, sistema patriarkalaren konplizitatearekin.

Mazedoniako polizia gas negar-eragilea erabiltzen ari da mugan dauden milaka etorkin sakabanatzeko.

Koldo Mitxelena Donostiako kulturune baten izena da.

Elita Edeh sei hilabeterako kalean da, prefetaren baimenarekin. Apirilean egin zuen ihes Nigeriatik. Auzokoak etxean sartu zitzaizkien, eta Mary bikotekidea hil egin zuten, erreta. Elitak leihotik egin zuen ihes, baina beste bi lagun harrapatu eta espetxeratu egin zituzten, lesbianak izateagatik 14 urteko zigorra betetzeko.

Auzitegiak Ibarrako jaien txupinazoa debekatu du.

Marokoko poliziak euskal brigadistak kanporatu ditu Saharatik.

Nazioarteko Astronomia Elkarteak proposatuta, euskarazko Herensuge izena har dezake Draco konstelazioan aurkitu duten planeta berri batek.

Zezenak torturatzea eta hiltzea jaietako eskaintzaren ekitaldietako bat da, kolore guztietako herrietan: Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Tafallan, Lizarran, Azpeitian, eta abar.

Kandilgo mendiak bonbardatzen ari da Turkikako armada, dozenaka kurdu erailez.

Baina gaur larunbata da, eta Marijaia bera, gure Marijaia, Bilbora etorri da Aste Nagusira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.