John Lennonek honi eta hari idatzitako gutunak argitaratu dituzte. Mezuetako batean, musikariak dio adiskide min bati egindako gutun batean baino lortzen ez den aitorpen tonu biluzian: «Handiak izateko onartu genuen gorotzaz lotsatzen naiz». Lau musikariek erruz eta etekin handiz bazkatu zuten beren garaiaren izpiritua: artea egiteko, jenialtasunaz gainera, probokazioa, astrapala, deigarritasuna behar da. Marketin etengabea. Ez ziren lehenak izan, eskarmentu handiko aurrekariak zituzten. Inork ez bezala asmatu zuten, ordea, ikusgarritasunaren hariak mugitzen: John Lennonek esan zuenean Jesukristo bera baino ezagunagoak zirela, ez zen haren bat-bateko ateraldi bat izan, taldean ondo diseinatutako eskandalu bat baizik.
Handia izateko, gorotza —famaren/diruaren inguruko parafernalia— irentsi behar ote den. Nor izateko farfaila behar ote den. Galdetze hutsa gaur da, ez dakit lotsagarri, baina bai algarabide.

Hitz beste
Gutuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu