Goraintziak eman. Goraintziak amari. «Bernard Leheteri Bernard Etxeparekoak [...] gogo honez gorainzi»... Batek beste bati goraintzi, gutun bat bidaltzen den moduan. Modu kortesiatsua da esateko: ez nago zurekin ahaztuta.
Orain urte asko mokadu bakar batean irentsi nuen liburu baten edizio berri batura itzuli naiz egunotan, baina orduko hartan erreparatu gabeko perla asko azpimarratu diot Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuari. Tartean, hona alabak aita erretratatu zenekoaz dioena: «nire goraintzian, ez zen gehiago erretratatu». Horra goraintzia oroipenaren sinonimo gisa erabilia: goraintzia piztu zaio, goraintzia etorri zait, karlistadetako goraintzi biziak zituen Pello Errotaren alabak...
Norbait goraintzian dugulako bidaltzen dizkiogu goraintziak, horixe da formula kortesiatsuaren funtsa, eta lagunok, Mikaela Elizegiren liburua irakurtzeko (berrirakurtzeko) gomendioarekin batera, goraintziak zuei ere, merkeak dira eta.
HITZ BESTE
Goraintziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu