Literaturak gai inportantea izan du gerra, akordatu zer eman duten Troiakoak, Gurutzadek, Waterlook, Mundu Gerrek... Denak europarrak. Azken bolada luze samarrean Europatik kanpo zebiltzan (ez europarron kulparik gabe), Hollandek gerra aipatu zuen arte Pariseko atentatuen ostean. Gerra usaindu liteke Junkerren hitzen atzean ere: salatu berri du europar gobernuek pasiboki jokatu izana terrorismoaren kontra. Aktiboki jokatzea badakigu zer den: eskubideen murrizketa gehiago, nork bere muga geografikoak eta espiritualak ixteraino. Benetan ari zaizkigu gerra baten bihotzean gaudela?
Mundu (ustez) ondo egin baten epikak bazkatzen ditu gerra guztiak. Atikarren munduarenak Troian, kristauenak Gurutzadetan, Europako nazio handien hegemoniarenak Waterloon eta bi Mundu Gerretan... Europaren esentzia bera omen dago orain jokoan. Baina zein da epika? Europak munduari egindako ekarri nagusien defentsa gerrarik gabea ala lorpen guztien porrota?
HITZ BESTE
Gerrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu