Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Garaipena

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Esan al dizut aspaldian maite zaitudala, esan al dizut ez dagoela inor zure gainetik? Hunki ezazu nire bihotza pozez, konpon itzazu nire arazoak…».

Rod Stewart-en ahots erdi gozo erdi garratzak kantatzen duen Have I told you lately abestia entzunda, jende askok galdetuko zuen nor den bertako maitalea, kantariak hain hitz sentituak eskaini zizkion pertsona.

Baina ez da, nonbait, pertsona bat egunen batean kantaria hunkitu eta hunkimenetik abestia sortzeko beharra eragin ziona. Herenegun argitu zen misterioa: Rod Stewart negarrez hasi zenean Celtic futbol taldeak Barçari irabazi ziolako, guk, pozezko zotinen artean, «esan al dizut ez dagoela inor zure gainetik?», entzun genion. Eta artista negarrez ikusita, maitasun-kantak beste dimentsio bat hartu zuen gure irudimenean, agian ez lirikoagoa, baina bai epikoagoa: Celtic taldearen garaipenak hunkitu zuen kantaria pozez, garaipenak konpondu zizkion arazoak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.