Maialen Arteaga.
MELE

FOMO

2023ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Sentitu duzu inoiz erabaki duzun hori egiteagatik eta zauden tokian egoteagatik ezinbesteko esperientzia bat galtzen ari zarela? Sentitu duzu parrandan atera ordez etxean geratzea erabaki, eta inguru dena festan dagoela ikustean zerbait garrantzitsua galtzen ari zaren sentsazioa? Gertatu al zaizu zure herrian lasai eta gustura egon arren, gainontzeko mundu dena oporretan dagoelako zuk ere hanka egin behar izatearen presioa? Eta alderantziz? «Izena duena bada», dio Irati filmak. Ba, bada galdera horien guztien atzeko ekuazioa ulertzeko izen bat:FOMO sindromea, Fear of missing out ingelesez, nonbaiten ez egotearen beldurra, edo zerbait galtzearen beldurra, alegia.

Digitalizazioak ekarri dituen albo kalteetako bat da gure belaunaldiarentzat. Guztiok sentitu dugu, mila modutan eta kasutan adierazten da FOMOa, baina ez dugu jakin plastikozko poztasunak sortu digun antsietate kolektibo horri izenik jartzen. Zure ingurukoek zuk baino bizitza zoriontsuagoa dutela sinetsarazten dizu, eta sorgin gurpil bat bailitzan, zure esperientzia zoriontsuenak sarean partekatzera eramaten zaitu, zure eta gainontzekoen FOMOak elikatuz; kritikatu duzun horren parte zara. Etengabe behar duzu jakin gainontzekoak zer ari diren egiten, eta gainontzekoek zutaz jakitea behar dutelako ematen diozu bazka zuk ere, nahi gabe edo nahita. Gure belaunaldiko ia denok egiten dugu, egiten dugula jakin ez arren.

Sare sozialak argi-ilunak dituzten tresnak direla jakina da, baina oraindik izendatzeko daude argi-ilun horien ondorioak. Izenak ematen dio sarri indibiduala den horri izaera kolektiboa. «Izena duena bada», baina izenik ez duten izanak ere badira.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.