Euskal eskola publikoa, guztiona

Aitor Idigoras.
2016ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Aspalditik datorren egoera jasanezin batek gainezka egin du. Gasteizko Herri Ikastetxe guztiek, sindikatu guztiek eta jendarte mugimendu anitzek Gasteizko Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma sortu eta beronek bizi duen egoera salatu dute. Erpin asko dituen kontua da, baina garbi izan dezagun ez dela berez sortutako egoera natural bat; eskola hauek bizi duten egoera ez da berauek kokatuta dauden auzoen isla.Alabaina, egoera zailean dauden ikastetxe hauetako familiek, kasu gehienetan behintzat, beste aukerarik izan ez dutelako aukeratu dituzte eskola hauek. Baina zergatik heldu gara hezkuntza sare dual bat izatera? Zergatik guztion diruarenhornitutako ikastetxeen artekozatiketa hori? Zergatik hiratar batzuk ikastetxe batzutara eta besteakbestera?

Arazo nagusia, ikasleen onarpen araudian dago, ez baititu baldintza berdinak ezartzen sare publikorako eta itundutako ikastetxeentzat: itundutako sarean onarpen prozesua bi urteko geletarako egiten da, herri ikastetxeetan bezala, baina gela horiek itunduak ez direnez (diru laguntzak beste leku batetik ematen dizkio administrazioak) nahi dituzten joko arauak jartzen dituzte. Adibidez,derrigorrezko erlijio katolikoa edo nahi adinako kuotak bi urteko geletan (500 euro hilabetero kasuren batean). Modu honetan itundutako ikastetxe pribatuek, administrazioaren oniritziaz, lehenengo filtroa ezartzen dute.

Itundutako ikastetxeetako Eskola Kontseiluek emandako puntuak, kooperatibista izatearen kontua, baremoetan errentak duen pisua... puntu hauetako bakoitzak helburu bera du, ikasle mota jakin baten eskolaratzea ekiditea alegia, hori baita ikastetxe pribatu gehienen leitmotiva-a: homogeneizazioa, berdinen arteko hezkuntza,beste klase sozial edo jatorri ezberdineko familiekin elkartu nahi ez izatea. Guztion diruarekin ordaindu behar al ditugu ekimen pribatu hauek? Diru laguntzak justifikatzen dituen zerbitzu soziala betetzen ari dira?

Eta hezkuntza sarearen erdiak jarrera hori duenean, beste erdiak ondoriak jasaten ditu.Aipatutako guztiari administrazioaren jarrera gehitzen badiogu, subsidiaritate egoeran geratzen daleku askotan eskolapublikoa. Eta hori da, hain zuzen ere, Gasteizeko Plataformak salatu duena. Errealitate hau ez dugu soilik Gasteizen bizi, herri eskolak eta pribatu itunduak elkarbizi diren leku orotan gertatzen da. Gurean, beste inon baino nabarmenago gainera.

Ez da ostrukak egiten duena egiteko garaia, aurre egin behar zaio egoera jasanezin honi. Horretarako,borondate politiko irmoa eta kontrol bide zorrotzak behar dira. Ez dago besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.