Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Eszena

2014ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Emakumea zumezko aulki baxu batean eseri da egongelako leiho ondoan, txoko baten premia balu bezala mundutik aparte. Lokartu berri ditu umeak. Telebista baten erle-hots motelduak iristen zazkio alboko gelatik. Irakurtzen hasi da, egunak oparitzen dion —egunari konkistatzen dion!— tarte libre bakarra gozatzeko. Koadro bat ematen du. Toki eta modu berean egoteagatik inork erreparatzen ez dion margolan bat, Emakume bat irakurtzen pintura-genero emankorreko aldagai interesgarria. Eskuetan daukan liburuak dio garai bateko ikonografian gizonezkoek soilik irakurtzen dutela. Abadetxeetako fraideek. Erregeek, Siguenzako gerraria bezalako nobleek. Errenazimenduan jaio zela Emakumea irakurtzen izeneko azpigenero piktorikoa. Obra goratsuak eman dituela ordutik. Bera leiho ondoan bezalako eszenak…

Telebistaren erle-hotsa itzaldu da. Bihar Durangora joango bagina…, esan dio senarrak atetik. Emakumeak liburua itxi du, nagi-puntu batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.