Ibon Sarasolak «estandarra eginda dago» zioen atzo berripaper honetan, eta ez «batua egina dago». Bitakora kaiera liburuan ere frankotan darabil estandarra. Gero eta gehiago entzuten eta irakurtzen da euskara estandarra, batez ere, gero eta sarriago irakurtzen, eta usaintzen hasita nago pixkana-pixkana ez ote dugun batua baztertu eta estandarra lehenetsiko. Batua versus estandarra; etxeko marka versus marka inportatua. Ez baitira, ordea, sinonimoak, bihur ditzagun konpai, ez elkarren etsai. Biak balia daitezke, bata, euskara batua, prozesu bat izendatzen duen zentzu historikoan, eta bestea, euskara estandarra, prozesu horren emaitza moduan: hitz teknikoa da, neutroa (hitz bat neutroa izan daitekeen neurrian), objektuaren praktikotasuna eta zeregina izendatzen ditu, komunitatearen onarpena daukan eredua da…
Sarasolak esana ondo interpretatzen badut, «euskara batuaren prozesuak euskara estandarra ekarri du». Ba, horixe bera.
HITZ BESTE
Estandarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu