Oi, oi, oi, zenbat ele-hiztun eta letra-jostun espainiar eskandalizatuta, nork adieraziko samin aberkoiena! Zein sentibera duten mingaina eta zein samurra bihotza! Etxe Zuriko webgunetik kendu ez dute ba gaztelaniazko orria, desagerrarazi ez dute ba bertatik eguzkirik jartzen ez zitzaion inperioko hizkuntza? Egia esatera, dentxo honi ere ez zaio ondo iruditu neurria, eta bihotzez egiten du osoro bat diskriminatuak sentitu direnen minarekin. Baina ez da txikitan mailuarekin jota bezala sartu zioten oda goratsu hura jaitsi zaiolako kaskezurretik mingain puntara («oigo, patria, tu aflicción...», dantzut, aberri, zure samina…), elkartasunez baizik.
Nolanahi ere, dentxo honek detailetxo bat ere eskertuko lieke ez ordainetan, baina bai bueltan, hain sakon eskandalizatu direnei: sar bitez Moncloako wegunean, klika bezate euskararen laukitxoa, eta segi bezate gozatzen huts oteiziarraren euskal esentzia estetiko gorenak.
HITZ BESTE
Eskandalua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu