Hitz beste

Eredua

Anjel Lertxundi.
2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beldurra diogu ereduaren aldaketari, nahiz garbi daukagun ez dagoela ereduaren aldaketa beste irtenbiderik. Orain arteko eredua oso dugu geurea. Etxekoa. Beti praktikatu izan duguna. Ez da onena izango, ez da beharbada gure baitako idealen aldareko ispilurik gardenena, baina zertarako aldatu? Balio izan digu eta, hipokresiak hipokresia, baliagarri izaten segitzen digu. Eredu horretan bertan goxo eginda bizi izan gara. Haratago joan nahi genukeela, beharbada bai, hori esaten dugu, baina paradigma betikotik irten gabe, eta, batez ere, gure orain arteko estatusa kili-kolo jarri gabe. Neurea neure, eta hirea bione.Partiketa polita da: ez nau sekula galtzaile egiten. Eta aurpegia pixka bat laztuz gero, aise asko antola liteke diskurtso ideologiko ustez ezkertiar bat formulazio guztiz egoista eta hipokrita baten abaroan.

Ereduaren aldaketak gure aldaketa eskatzen duela, hori da ikusi nahi ez dugun auzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.