Asteartean, Elnako alkateak Montpellierko administrazio auzitegian agertu behar izan zuen. Bere udaleko osoko bilkura publikoetan katalanez aritzeko baimena emateagatik zegoen akusatua. Hari bezala, Herri Katalanetako beste lau alkateri ere karguak leporatu dizkiete arrazoi beragatik, eta, hain zuzenadi honi, Maria eta Martxelo, Frantziak sei eskualde katalan indarrez bereganatu baino lehenagoko lege batean oinarritu dira horretarako.
Pare bat aste barru izango dugu ebazpenaren berri. Bitartean, epaiketak elkartasun handia piztu du herrialde osoan, eta, gainera, agerian utzi du gauza batzuk mugitzen hasiak direla Frantziako Estatuan, nahiz eta bazirudien dena geldi-geldi zegoela.
Hain justu, oraingo kasu hau gertatu baino lehen, Frantziako auzitegiek debekatu egin zuten Korsikako Parlamentuan korsikeraz aritzea, eta Euskal Herrian ere mugatu zituzten antzeko ekinaldi batzuk. Molac legean egindako murrizketek ere polemika izugarria sortua zuten, lege horrek aurrerapauso handia ekarriko baitzien hexagonoan frantsesaz besteko hizkuntzei.
Kontua da zerbait mugitzen hasia dela Frantziako Errepublikan, bistan denez, eta ez da txikikeria hutsa. Zerbait mugitzen hasia da, argi eta garbi, itsasoz haraindi, non aste honetan independentistek tokiko hauteskundeak irabazi baitituzte Tahitin eta Polinesian; baina Europako lurraldeetan ere hasia da mugitzen, beste era batean bada ere.
Gurean, argi dago hegoaldeko independentzia prozesuak bultzada eman diola iparraldeko katalan nortasunari, eta arindu egin duela katalanez aritzeko konplexua. Gainerako lurraldeen aldean, erabilera apala da oraindik iparraldean, baina duela urte batzuk espero zen baino askoz handiagoa.
Eta, hain zuzen, horren erakusgarri da epaiketa hori. Normal-normal katalanez aritzea mehatxugarria iruditzen bazaio estatuari, eta horren ondorioz hautetsi bat auzitara eramaten badu, horrek zera erakusten du: estatuak ezin duela errealitatea ezkutatu, ez garaitu ere.
Elna herri txikia da, zortzi bat mila biztanlekoa, eta beti izan da garrantzitsua katalanen memoria kolektiboan. Izan ere, nolabait herrialdeko lehen hiriburua izan zen Erdi Aroan, apezpiku hiririk garrantzitsuena baitzen, Perpinyarekin ere lehiatzeraino. Gainera, Francoren gerraren bukaeran, Elnako Ama Etxea sortu zen: hondartzetan errefuxiatu gisa nekez bizi ziren hainbat emakume eta haur hartu zituzten hor, eta tratu egokia eta duina eman zieten.
ZUZENDARIEN GALEUSCA
Elna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu