Euskarazko graduak eta bestelako tituluak eskainiko dituen on-line unibertsitate bat sortzearen aldekoa naiz. Unibertsitate bat, bere funtzio soziala bizi osorako ikaskuntzan kokatuko duena. Nagusiki, 25 urtetik gorako herritarrei zuzendua egongo dena. Ikasle horien behar eta baldintzetara egokituko dena. Malgua. Ikasleen erritmoak errespetatuko dituena. Inklusiboa: jendartearen zati bati unibertsitateko ikasketakegiteko aukera irekiko diona. Bizi osorako ikaskuntza abiapuntu eta helburu duen unibertsitate bat. Egitura etaantolaketa ere (aurrez aurreko unibertsitateek baino) malguagoa izango duena. Jakintza-sare gisa antolatuko dena.
Unibertsitate berri bat, bere osotasunean: on-line irakatsi eta Internetek jakintza arlo ezberdinetan duen eragina ikertuko duena. Horixe da UOC (Universitat Oberta de Catalunya): on-line esentzia duen unibertsitate bat; jakintza-sare global bat. Holaxe definitu zuen Carles Sigalés Condek, UOCeko Ikaskuntza eta Irakaskuntza Errektoreordeak, ostiral goizean Koldo Mitxelenan UEUk antolatu jardunaldian.
Duela 20 urte sortu zen UOC,Generalitatearen apustuarekin eta aurrez aurreko unibertsitateenelkarlanaren fruitu gisa. Bere ikasleen %80 lanean dago edo beste ikasketa batzuetan ere ari da. %70 aurrez beste unibertsitate batean eskuratutakotitulu batekin sartzen da. Eta %6030 urtetik gorakoa da. Argi esan zuen Sigalesek: herritarrak bizi osoan zehar formatzen jarraitzeko sortu zenUOC. Eta horregatik ez die Herrialde Katalanetako aurrez aurreko unibertsitateei ikaslerik lapurtzen. Aurrez aurreko unibertsitateen lehentasunetan,bizi osorako ikaskuntza ez dagoelako lehen lerroan. Ez bigarrenean, ez hirugarrenean. Ikasleen profila ezberdina delako. UOC beste unibertsitateekiko osagarria delako. Are gehiago, beste unibertsitateen elkarlanaren fruitu delako.
Hori da, hain zuzen, bizi osorako ikaskuntzara bideratua dagoen balizko unibertsitate berri baten arrakastaren gakoetako bat: aurrez aurreko unibertsitateak lehiarako kulturatik elkarlanera eramatea. Hau da, aurrez aurreko unibertsitateek, on-line unibertsitatea elikatzea. UOCen 3.709 irakaslek egiten dute lan, baina soilik 255 dira UOCen bertan lanaldi osoan kontratatuak daudenak. Gainontzeko 3.454 irakasleak, irakasle kolaboratzaileak dira, aurrez aurreko unibertsitateetan ere lan egiten dutenak edota arloko profesionalak. Zenbakiek eurek bakarrik hitz egiten dute: elkarlanetik eta elkarlanerako jaio zen UOC.
Elkarlan hori, ordea, ez da nahikoa. Sigalesek beste bi gako aipatu zituen: finantzazio publikoa eta proiektua gidatuko duen motorra edo eragilea. Hau da, aurrez aurreko unibertsitateak ezin direla unibertsitate berri honen motor izan. Beste eragile batzuk hartu behar dutela elkarlan hori gidatzeko ardura. Eta horretarako prest agertu da UEU. Euskal jendarte jantzi bat nahi duelako, eta euskaraz janzteko aukera izango duen jendarte bat. Eta, noski, proiektua gidatu eta garatzeko gai sentitzen delako. Baina horretarako, erakundeek ere estrategikotzat jo behar dute. Etaaurrez aurreko unibertsitateek elkarlanerako prestutasuna agertzea ezinbestekoa da.
Udazkenean EAEko legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. Eta, behingoz, agenda politikoan sartu behar da nire ustez.
Elkarlanerako unibertsitate berri bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu