Artzain soilaren hondarreko gaua bere betiko olan. Zer behar duen izan. G maiuskula galdatzen duen Gau hori hartu du gatibu Oskar Alegriak, kameran sekulako. Zer behar duen izan film-egilearendako ere. Bakoitzak bere bidea, bere rola. Animalien gaineko zinegileak zer senti lezake espezie bateko azken bizidunaren heriotzaren lekukoa bada? Ekin behar dua? Ala lekukotasuna bildu? Ala lekukotasun horren bilketa bera dea ekitea? Hizkuntzalariek ere badute kezka hori, urtero 25 hizkuntza hiltzen ikusten baitituzte, bat hamabortz egunetatik. Inpotentzia. Are gehiago, C.Hagège bezalako linguista batendako, zeina ari baita lanean politikoki haren interesekoak ez diren lengoaiak mututzen dituen Frantziaren baitan. Horregatik salatzen du «estatu linguizidio» gisa. Bilduak, eta honenbertzez finkatuak izan ez diren hizkuntzak hilagoak dira, hala izan direnak baino; ez baita haien oroitzapenik nehon baratuko, ez ere hautsa bilduko duen apalategian.
Eki(di)n?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu