Duela egun gutxi jakin genuen Frantziako presidentetza hauteskundeetako bigarren itzulira igaro zirela Marine Le Pen, Fronte Nazionalekoa, eta Emmanuel Macron, En Marche alderdi sortu berrikoa. Harritu egiten al gaitu Frantziako Alderdi Errepublikarra eta Alderdi Sozialista, Frantzian tradizio politiko bi hautagai handiak, kanpoan geratu izanak? Uste dut gehiengoari ezetz, brexit-arekin eta Trumpen aukeraketarekin ikasi dugulako, Mendebaldean, XXI. mendeko bigarren hamarkadako ezaugarria izaten ari dela demokrazia ordezkatzailearen zimenduak eta ideologia tradizionalak astintzen ari den historia politikoaren unea. Baina aldaketa honek lotura handia du politikarekiko atxikimendu faltarekin. Deskonfiantza, nekea eta itxaropen faltaren ondorioz handitzen den atxikimendu falta, hain zuzen. Espainian ere, horren adierazgarri argiak izan dira. Bi alderdi berri indarrez sartu dira alderdien sisteman. Baina bada beste elementu bat urteen joanean alderdi tradizionalen zilegitasuna eta herritarren konfiantza zulatzen ari dena: ustelkeriaz ari naiz. Ustelkeria bat zeina gorantz ateratzen den desizozte aro batean izozmendi bat balitz bezala. Hari mataza handi baten antza duen ustelkeria, non, hari batetik tira egiten hasi, eta auzi gehiago eta gehiago iragartzen dizkigun, puntu batetaraino, zeina uste genuenean ezin gintuztela gehiago harritu izen berri batek, ustelkeria trama berri baten prentsaren goiburu nagusiak betetzen dituen.
PP eta bere ustelkeria kasuak ikusita (Gurtel, Barcenas, Punica, Lezo...) —hainbeste, non bat galdu eta nahastu egiten den— ezin pentsa daiteke kasu bakanak direnik. Antz handiagoa du organikoa eta egiturazkoa den finantzaketa irregularrarekin, eta politika zerbitzu publiko gisa ulertzeko ikuspuntutik urrun daude. Zer gertatu zaie pertsona inputatu horiei guztiei, PPren kargudun publikoak hainbat erakundetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik baleude gisan jokatzeko eta diru publikoa beraiena balitz bezala aritzeko? Nire iritzia da ez zutela sekula bokazio publikorik izan, uste dut politikaren profesionalizazioak eta alderdien egitura oligarkikoek ez diotela batere mesederik egin demokrazia ordezkatzaileari eta gobernantzari, gobernu on gisa ulertuta. Eta ustelkeria txarra bada, are gehiago da gezurra, datuak ezkutatzea edo antolakundeen buru izan direnek erantzukizunik ez hartzea. «Egia osteko» garai politikoan gaudela esaten digute, baina, egiaz, modu izukaitzean eutsi behar den gezurraren aroan gaude.
Ustelkeria politikoa amaitzeko, aipatzekoa da ikertu eta inputatu gehienak gizonak direla, hein handi batean boterea eta ardura politiko gehiena euren eskuetan dagoelako. Baina, ikertuak emakumezkoak izan direnean, maiz, nahiago izan dute ezer ez zekiten ezkon-lagun, itsu, menpeko eta konfiatuen rola hartu. Ustelkeriak haserretu egiten nau, baina mindu egiten nau emakume horien defentsarako estrategiak azpimarratzen duenean menpeko eta ezjakina den emakume eta feminitatearen estereotipoa, eta mintzen nau, ez bakarrik defentsarako estrategia gisa erabiltzeak, baizik eta funtzionatzeak. Cifuentesen estilora, «ilehoriarena egitera» dator.
Desatxikimenduez, tramez eta ilehoriez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu