martxelo otamendi

Zupiriaren ustekabea

2024ko ekainaren 25a
05:00
Entzun

Euskalgintzan eta inguruan mugitzen diren askok ustekabez hartuko zuten Imanol Pradales lehendakari izendatu berriak Bingen Zupiria aukeratu izana Eusko Jaurlaritza berriaren Segurtasun Sailaren ardura nagusia hartzeko.

Espekulatzeko garaia izaten da beti hauteskundeak egin eta gobernu berria osatu bitarteko aldia. Pradales lehendakariaren asmoa Eusko Jaurlaritza kontseilari berriekin antolatzea zela zabaldu da asteotan batean eta bestean. Eta euskalgintzako kinieletan —ezin jakin noiz egin zion eskaintza Pradalesek Zupiriari—, edo Kulturan segituko zuen edo utzi egingo zuen Jaurlaritza. Baina —zutabegilea ez da Pradales lehendakariaz ari— erotzat joko genuen Zupiria Segurtasun Sailean egongo zela esatera ausartzen zena. Ez, bada.

Sail batzuetarako, landu behar duten arloan arituak eta adituak direnak aukeratu ditu Pradalesek, gobernuari profil teknikoa eman nahian edo: Begoña Pedrosa Hezkuntzan, MUn dekanoa izandakoa; Noel d’Anjou Ogasunerako, Kutxabanken jardundakoa; Mikel Jauregi Energia eta Jasangarritasunerako, BP petrolio konpainian energia berriztagarrietan aritua; Alberto Martinez Osasunerako, ardurak izandakoa Gurutzetako erietxean...

Kultura eta Hizkuntza Politikorako, aitzitik, ez du Pradalesek aukeratu kulturgile bat edo euskalgintzan erreferentziazkoa den eragilerik. Esparru horretan beste batzuetan baino eragile dezente gutxiago dauzka EAJk.

Hala ere, sail horretako arduradun berri Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde kategoriarekin jartzea —gobernuko bigarrena alegia— sail horri garrantzi berezia eman nahi izatearen ondorioa da? 

Denborak esango du.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.