martxelo otamendi

Zume gutxi erabakitzeko eskubiderako

2024ko urriaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako egoera politikoa nola dagoen ikusita, ez du ematen garairik egokiena denik federalismoa eta autogobernuaren hobekuntza esanguratsua proposatzeko. Aldaketa berritzaile horien alde Pedro Sanchez sozialista Espainiako presidente egin zuten alderdi guztiak ados egonda ere —segurua ez dena—, oso gehiengo justua osatzen dute; eta badirudi sakoneko aldaketa horiek babes handiagoa beharko luketela legeak eztabaidatu eta onartzen diren ganberan, Kongresuan alegia. Egiturazko aldaketa mental eta politiko oso handia da estatu autonomikotik estatu federalera igarotzea. Zume gutxi Espainian saski hori egiteko, eta Euskal Herrian sobran ez.

BERRIAk aurreratu zituen atzo EAJk 2025eko martxoan egingo duen Batzar Nagusiaren aurretik afiliatuek eztabaidatuko dituzten agirien proposamen nagusiak. Gai askoren artean, erabakitzeko eskubidea jasotzen du agirietako batek, modu zehaztugabean fase honetan. Alderdietako batzar nagusien zeregin nagusia arduradunak aukeratu eta etorkizuneko jardun politikoaren lerrorik garrantzitsuenak erabakitzea da. Beraz, adierazpen entzutetsuak egiteko egunak.

Arazoa bidaideak zehazteko orduan sortzen da. Eusko Legebiltzarraren osaketa ikusita, norekin egin nahi du aspaldiko urratsik garrantzitsuena EAJk, erabakitzeko eskubidea PSErentzat marra gorria bada, eta EH Bildurentzat gutxieneko abiapuntua?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.