martxelo otamendi

Zuloak AEBetako segurtasunean

2024ko uztailaren 17a
05:00
Entzun

Liderrak dira munduan gerra segurtasunean, edo irudi hori saltzen dute: AEBak eta Israel. Esparru horretako beste potentzia handia Txina da, baina, inoiz gerretan sartzen ez denez, ezin jakin zenbateraino daukan garatuta gerra inteligentzia. Suma dezakegu oso landuta edukiko dutela arbelean eta ordenagailuetako programetan, baina benetako praktika gutxirekin. Askoz landuagoa daukate gobernuarekin kritikoak direnak zelatatzeko inteligentzia.

Berriki, inteligentzia alorreko bi zulo handi erakutsi dituzte Israelek eta AEBek. Aurrenekoa ustekabean harrapatu zuen iazko urriaren 7an Hamasek Israelgo hegoaldean 1.200 lagun inguru hilez egin zuen eraso ikaragarriak, nahiz eta txostenak eduki adierazten ziotenak Hamaseko kideak mugimendu susmagarriak egiten ari zirela.

Bigarrenak, zuritzen oso zaila den akatsa egin zuen larunbatean Donald Trump hautagaiaren mitinean. Nola da posible bi politikari nagusiek, Trumpek eta Joe Bidenek, daramaten segurtasunarekin, eta FBIk gaur egun daukan teknologiarekin —sateliteak, droneak...—  ez igartzea eta atxilotzea Trumpengandik 150 metrora bakarrik zegoen tiratzaile gaztea tiroka hasi aurretik?

Ez du ematen AEBetan asko ikasi dutenik 2001eko irailean atentatu jihadistak pairatu zituztenetik. Ordukoan, inork susmorik txikiena igarri gabe, Floridako pilotu eskola batean ikasi zuten atentatugileek hegazkinak pilotatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.