martxelo otamendi

Zigorra Sanchezi Galizian

2024ko otsailaren 21a
05:00
Entzun

PSOEk sinesten zaila den argudioa erabili du PSdeGk, PSOEk Galizian daukan sukurtsalak, lortu duen emaitza txarrak, inoizko txarrenak, ez diezaion kalterik egin Pedro Sanchez Espainiako presidentearen estrategiari.

Alderdiko bozeramaile politikoek eta mediatikoek igandean bertan ekin zioten, Sanchez babesteko asmoarekin, arazoa Galiziara mugatzeari, alegia, esan zuten arazoa PSdeGrena zela, eta Galiziako klabean bakarrik ulertu eta azaldu behar zela porrota. Buruzagi katalanentzako amnistiaren auziak ez duela eraginik eduki emaitzetan...

Ibilbide laburreko argudioa da, buru-belarri sartu baitzen Sanchez Galiziako kanpainan, jakinda Sanchez-Feijoo lehiaren beste kapitulu bat zela PSOEko eta PPko buruzagientzat. PPk ez bazuen igandean lortzen gehiengo osoa, Sanchez izango zen irabazlea; aise lortu duenez, Sanchez izango da, logika aplikatuta, galtzailea, ez PSdeG bakarrik.

Galiziako hauteskundeek beste behin agerian utzi dute PSOEk lider sendoa daukala hauteskundeak Espainiako Gobernua aukeratzeko direnean, trebea delako «kontuz, PP eta Vox datoz» beldurrezko argudioa erabiltzen, baina oso ahulak dauzkala erregioetako sukurtsalak, emaitza txarrak metatzen ari direlako hauteskunde mota horietan.

Botoen erdiak galdu ditu PSOEk Galizian zazpi hilabetetan. Ez da txantxa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.