martxelo otamendi

Zerga energiari

2024ko abenduaren 13a
05:00
Entzun

Magorik iaioena ere aho zabalik utziko duen trukoa asmatu beharko du Espainiako presidente Pedro Sanchezek bete nahi badu duela gutxi Podemosi egindako promesa, alegia, dekretu baten bidez energia enpresei luzatu egingo dietela azken bi urteotan ezarri dieten zerga berezia. Enpresa horien irabaziak —herritarrei eta enpresei ezinbesteko zaien energia saltzearen ondorioz— oso handiak dira, eta gora egiten ari dira etengabe, egoera geopolitiko ezegonkorrak lagunduta: zenbat eta gerra gehiago, orduan eta espekulazio gehiago energiaren merkatuan, eta altuagoa prezioa.

Espainiako Gobernuari gehiengoa osatzen laguntzen dioten ezkerreko alderdiak —Sumar, Podemos, ERC, EH Bildu eta BNG— bat datoz energia enpresa horiei zerga bidezko diru gehiago eskatzeko asmoarekin, baina ez dira nahikoa Kongresuak onartu eta aplikatzeko. Espainiako Gobernuak onartuko du lege dekretua, baina, indarrean sartzeko, Kongresuaren onespena beharko du hilabete bateko epean. 

Normalean gobernuari babesa ematen dioten EAJ eta Junts ez daude ados energia enpresen zerga berezi horrekin, eta aurreratu dute ezezkoa emango diotela Kongresuan dekretuaren balioztapenari. Lotura estuak dauzkate biek energia enpresekin, eta ez dute salatu nahi izan enpresa horiek, mendekuz, inbertsioak kanpora eramateko egin duten mehatxu onartezina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.