martxelo otamendi

Zer eskatu Netanyahuri eta zer Hamasi

2024ko irailaren 5a
05:00
Entzun

Arrakasta handia eduki zuen astelehenean Israelgo sindikatu nagusi Histadrutek deituta egin zuten grebak. Eguna gure inguruan gertatzen ez den bitxikeria batekin bukatu zen; izan ere, Israelgo Lan Auzitegiak, fiskal nagusiaren tesiarekin bat eginez, erabaki zuen grebak, lan esparrukoa barik greba politikoa izanik, 14:30ean bukatu behar zuela, eta ez, deitzaileek iragarri bezala, 18:00etan. Bitxia erabaki hori egunean zehar hartzea, eta ez aurretik, grebarako deia egin eta berehala.

Grebaren ageriko arrazoia izan zen Israelgo Gobernuari eskatzea, eta bereziki lehen ministro Benjamin Netanyahuri, aldi baterako su etena ematea Hamasek iazko urriaren 7an egindako erasoan bahitutako israeldarrak aska ditzan. Ez du ematen oso eskaera orekatua denik, bere horretan eta ñabardurarik erantsi gabe. Ulertzekoa da Israelgo herritarren atsekabea eta etsipena, Hamasen esku dauden bahituak herritar arruntak direlako eta ez daukatelako ardura zuzenik Israelgo Gobernuaren erabakietan.

Nazioarteko bitartekariak saiatu dira asteotan bi aldeekin hitz eginda Hamasen esku dauden bahituen askapena ekarriko lukeen akordioa lotzen. Hamasek ez zuen onartu bitartekarien proposamena, Israelen asmoa zelako behin Hamasek bahituak askatuta ostera ere Palestina birrintzen segitzea.

Israelgo erasoetan hildako palestinar gehien-gehienek ere ez daukate ardurarik Hamasen erabakietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.