martxelo otamendi

Zaila daukate Luhusoko epaileek

2024ko apirilaren 4a
05:00
Entzun

Zaila kondenatzea, erraza errugabetzea. Atzo bukatu zen Parisko auzitegi berrian —non geratu da, Erdi Aroko filmak egiteko horren aproposa izanda, ETAko dozenaka militante zigortu zituzten harrizko Justizia Jauregi hura?— ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molleren eta Txetx Etxeberriren aurkako epaiketa burugabea.

Badaude Frantziako justizian, ETArekin lotura zuzena edo zeharkakoa daukaten auzietan, 2011ko urrian jardun armatuari bukaera emateko ETAk hartu zuen erabakiak zabaltzen zuen egoera berrira egokitu nahi ez, eta urteotan arazoak jarri besterik egin ez duten egiturak. Prokuradore batzuk izan dira oztopatzaile nagusiak. 2011ko ondorengo urteetan egindako epaiketa batzuetan entzun izan diegu esaten prokuradore horietako batzuei ETAren erabakia gezurra zela, berrindartzeko estrategia hutsa zela. Prokuradore horiek —odolkiak ordainetan— ahotsa jartzen zieten prozesua oztopatu nahi zuten Espainiako hainbat fiskali eta poliziabururi.

Laguntza esanguratsua eduki dute Mollek eta Etxeberrik epaiketa aretoan. Epaileei auzipetuak zigortzea ezinezko egingo dieten adierazpenen artean, bi oso indartsu. Matthias Feklena eta Eric Morvanena, orduko Barne ministroarena eta prefetarena.

Zaila daukate zigortzea epaileek, azken epaiketa batzuetako epaileek eduki duten jarrera malgu bera badaukate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.