martxelo otamendi

Uvesco...

2024ko abenduaren 11
05:00
Entzun

Europako hainbat estatuk, Frantzia buru, oztopo handiak jartzen dizkiete estatu horien identitate ekonomikoaren ikur enpresarialak erostera hurbiltzen diren kanpoko enpresei eta inbertsio funtsei. Espekulatzaile adjektiboa, kasu honetan, hitzaren adierarik itsusienean erabilita.

Merkatu librearen aldeko aldarriak entzuten dizkiegu noiznahi estatu horietako ekonomia arduradunei, baina ez hurbildu atzerritik Frantziako ekonomiaren Gioconda-ren bat erostera…

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat jeltzalek Euskaltelen salmentarekin egin zuten negozio partikularraren ondorioz —enpresa parapublikoa zen hasieratik, Eusko Jaurlaritzak eta euskal aurrezki kutxek sortua—, bakarren batek pentsatu du oso kaltegarria dela euskal ekonomiarentzat euskal enpresa garrantzitsuak merkatuaren haize bolada espekulatiboak hain ondo maneiatzen dituzten kapital funtsen esku uztea. Konturatzerako, ehun ekonomikoa kanpotarrei saldu diezu.

Uvesco banatzailearekin gertatutakoa da adibide egokia. BM eta Super Amara supermerkatuen jabeek Paribas banku frantziarrari saldu zioten jabetzaren %71, 2021ean. Paristar espekulatzaileek haien zatia Carrefour erraldoiari saldu nahi diotela zabaldu bezain pronto piztu ziren argi gorriak Eusko Jaurlaritzan. 

Presaka aritu dira Uvescoren salmenta euskal inbertitzaileen bidez eragotzi nahian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.