martxelo otamendi

Tximistak eta trumoiak ERCn

2024ko ekainaren 20a
05:00
Entzun

ERCk ere beteko du politikan askotan gertatzen den maxima: alderdi batek emaitza txarrak kateatzen dituenean, trumoi hotsak entzuten hasten dira etxe barruan, eta tximistak urrutitik ikusten dira.

Hurrengo asteetan itxi beharko dituen karpeta batzuk dauzka zabalik ERCk, batere erraza ez dena. Bartzelonan, PSCko Jaume Collboni alkatearen gobernu batzordean sartuko ote diren; Kataluniako presidentea aukeratzeko inbestidura saioan, egiten denean, botoa nori eman, Carles Puigdemont presidente ohiari edo Salvador Illa sozialistari; Kataluniako hauteskundeak errepikatuz gero egoerarik egokienean ote dauden aztertzea…

Lehenagotik lan gutxi ez, eta, oraingoz, zazpiehun militantek Susper dezagun ezker nazionala izenburua daukan agiria sinatu dute ezkutatzen ez duten helburuarekin; alegia, behin Pere Aragones Kataluniako lehendakariak eta Marta Rovira alderdiko idazkari nagusiak karguak utzita, alderdiko lehendakaritza behin-behinean utzi berri duen Oriol Junqueras bide bera hartzera behartzea. Hau da, ez dezala bere hautagaitza aurkeztu azaroko kongresuan. Horrekin batera, alderdiaren zuzendaritzan belaunaldi erreleboa egitea proposatzen dute. Denok ulertzeko moduan esanda, etxera joan behar dutela zuzendaritzakoek.

Sinatzaileak afiliatuen %10 dira, ez da asko. Baina, besteak beste, Rovira eta Aragones daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.