martxelo otamendi

Turbulentziak

2024ko ekainaren 11
05:00
Entzun

Marine Le Penen Batasun Nazionalak irabazi ditu igandean Ipar Euskal Herrian Europako hauteskundeak, Frantzia osoan gertatutakoarekin bat eginez. Gutxika joan da igotzen Le Penen alderdia hauteskundez hauteskunde Ipar Euskal Herrian, garaipena lortu arte. Frantziako presidente Emmanuel Macronek, igandeko porrot argiaren ondorioz bere burua amildegi politikoan ikusita, Asanblea desegin eta hauteskundeetara deitu du. Turbulentzia.

Bere alderdiak bakarrik Le Peni irabaziko ez diola ohartuta, hauteskunde horien bigarren itzulia probestu nahi du Le Penen aurkako boto baliagarria biltzeko. Azken aukera du Macronek bizirik segitzeko Frantziako politikan. Le Penek ez dauka presarik, badaki Europan indar handiz zabaltzen ari den eskuin muturraren aldeko jarrera ez dela udaberriko lilia, eta halako batean iritsiko dela lehendakaritzara. Baina horretarako zuritu eta zentratu egin beharko du eskaintza.

Nafarroak eman dio garaipena PSOEri Hego Euskal Herrian, EH Bilduk Gipuzkoan lortutako aldea neutralizatuta. Bilduk, gurutzaldi abiadura hartuta, atzeko haizearekin segitzen du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako botoen baturan nagusituta. EAJk, kontrara, ezin du hegazkina turbulentzia eremutik atera, eta barne egonkortze prozesua gainditu beharko dute pilotuek.
Hauteskunde atsedena Hego Euskal Herrian; ez, ordea, Ipar Euskal Herrian: ekainaren 30ean eta uztailaren 7an egingo dituzte Frantziako Asanblea Nazionalerako bozak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.