martxelo otamendi

Trumpen seme-alaba politikoak

2024ko azaroaren 5a
05:00
Entzun

Demokrazia formalaren zaleak bezainbateko interesarekin aritu dira segitzen AEBetako presidentetzarako hauteskundeak demokrazia formala birrindu nahi dutenak. Asko baitago jokoan gaur AEBetan; han jokatzen da, baina mundu erdian dauka eragina.

2016an irabazi zituen Donald Trump errepublikanoak hauteskundeak, nahiz Hillary Clinton demokratari herritar gehiagok eman botoa. Trumpen garaipenaren haize hark trumpismoaren espora politikoak zabaldu zituen hurrengo urteetan Europa eta Hego Amerikan. Horren emaitza onak bilduko zituzketen Jair Bolsonarok Brasilen, Viktor Orbanek Hungarian, Giorgia Melonik Italian, Javier Mileik Argentinan, Marine Le Penek Frantzian… aurretik Trump Etxe Zurira iritsi ez balitz?

Hori da gaurko hauteskundeen emaitzak emango digun argibide nagusia: alegia, Kamala Harrisek irabazten baditu, zenbateko indarrarekin segituko duten Trumpen seme-alaba politikoek han eta hemen. Itsasargia itzalita ahulduz joango da eskuin muturra edo jakingo du indarrean irauten?

Trumpek irabazita, badirudi bizitza luzea ziurtatuta daukala mundu erdian joera politiko horrek, eta ez genuke baztertu beharko oraindik indarra hartu ez duen herrialdeetan sortu eta zabaltzea. Gau luzea izango da gaurkoa Washingtonen eta eskuin muturrak indarra daukan herrialdeetako hiriburuetan. 

Arrazoi gehiagorekin demokrazia formala arrisku larrian ikusten dutenen hiriburuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.