martxelo otamendi

'The Guardian', X saretik kanpo

2024ko azaroaren 14a
05:00
Entzun

Oso eztabaida sutsua egiten ari dira azken hilabeteotan X sarean ezkerreko ideologia daukatenak. Eztabaidak indar handiagoa hartu du munduko pertsonarik aberatsena den Elon Muskek Twitter erosi, zaldi eroa bezala sartu eta Twitter izen historikoa baztertuta X izenarekin 2023ko uztailean birbataiatu zuenetik.

Erabiltzaile askok utzia zuten Twitter azken urteotan, ez ezadostasun politikoagatik, ordea, baizik eta sarea hartzen ari zen baso menderaezin itxuragatik.

Bestelako egituretan parte hartzeko orduan ezkerreko kideek planteatu ohi duten estrategia dikotomikoa errepikatzen ari dira X sarearekin: alde batetik, ez sartzea defenditzen dutenak, eta, bestetik, sartu eta barrutik aldaraztea proposatzen dutenak.

Irtetearen aldekoek bultzada handia hartu dute ikusi dutenean Erresuma Batuan, eta munduan, itzal handia daukan The Guardian egunkariari agortu zaiola X sarean segitzeko pazientzia, eta irtetea erabaki duela. Duela 203 urte sortu zuten ezkerreko egunkariak ez ditu, atzo jakin genuen, bere edukiak gehiago zabalduko Musken oihan digitalean.

Zein izan da horren erabaki garrantzitsua harrarazi dien azken arrazoia? Ez da urruti ibiliko azaroaren 5ean hauteskundeak irabazi zituen Donald Trumpi Xren jabeak, Muskek, emandako babesetik. Hori gutxi balitz bezala, sasiministro izendatuko du Trumpek Musk.

Ez da britainiarra Xtik aterako den komunikabide bakarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.