martxelo otamendi

Tematuta Txillardegirekin

2025eko urtarrilaren 11
05:00
Entzun

Donostiako Udala azken erakunde publikoa izango da iraganean usu erabilitako jarrera baztertzaileak desaktibatzen. Berandu, oso berandu, egin zion udal horrek aitortza publikoa ultraeskuindarrek 1979ko irailean hil zuten Tomas Alba Herri Batasuneko zinegotziari: hil eta 26 urtera jarri zioten plaka udaletxean.

Bide beretik doa, itxura hori du, udalaren azpian dagoen udal liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko prozesua. Behin eta berriro eskatu arren, nahiz modu desberdin askotara eskatu,  udaleko Ness lakuko munstroa berpiztu, eta Ajuriaeneko Itunaren sinatzaile nagusiek –EAJk, PSEk eta PPk– barrikada osatzen dute Txillardegiri liburutegiaren aitortza egitearen aurka. Argudioa? ETA sortu zuela. Kasu honetan,  gainera, gezurretan dabiltza –ez daude oker–, ezin izango dutelako argudiatu Txillardegik eta lagunek erakunde armatu edo terrorista bat sortu zutenik.

Sortu zuten ETA hura ez zen erakunde armatua izan, eta hori oso ondo dakite ETA erakunde armatua bai zenean erakunde horretako kide pistoladunak izan eta gero, publikoki beren iraganaren kritika egin gabe, hiru alderdi horietan sartu eta goi karguak eduki zituzten, eta dauzkaten, pertsonek.

Bizkitartean, segituko dugu, bihar eguerdian Donostiako Antigua auzoan egingo dugunez, injustiziaren bukaera exijitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.