martxelo otamendi

Santuekin eta hildakoekin nahastuta

2024ko azaroaren 2a
05:00
Entzun

Gure egutegi ofizialean, Ipar Euskal Herri eta Hego Euskal Herri osoan, atzo Santu Guztien Eguna izan zen, eta gaur Hildakoen Eguna. Hala bada, zergatik da jaieguna —lan lekuetan, irakaskuntzan, merkataritzan…— atzoko eguna eta ez gaurkoa? Ez ote dauzkagu aldrebes jarrita bi ospakizunak?

Kanposantu batera urtean behin bakarrik joaten direnak atzo joan ziren, haietako asko —gero eta gutxiago ematen duenez— lore sorta edo landareak eskuetan hartuta. Baina atzoko egunez hilerrira joan zirenak ez ziren joan Eliza katolikoaren inongo santuri gorazarre egitera. Hildako senide eta lagunak gogoan zeuzkatela joan ziren, horrela dagoelako jarrita: azaroaren lehen eguna da hildakoei bisita egiteko eguna. Nahiz Hildakoen Egun ofiziala azaroaren 2a izan, gaur alegia. Nahastu samartuta daukagu egutegia.

Asko ugaritu da hildakoak lurperatu barik erretzeko jokaera, gero eta maizago ari gara ikusten, eta hori erreferentzialtasuna kentzen ari zaie atzoko egunari eta kanposantuei. Begi bistakoa da, urtetik urtera jaisten ari dela jendearen presentzia kanposantuetan; gero eta jende gutxiagok galdetzen du udaletxeetan hilobiak erosteko aukeraz.

Gazteek ez dituzte asko maite hilobiak, nahikoa lan badaukate gero eta zailagoa den bizidunentzako etxea topatzen, denbora hildakoen bizilekuaren bila galtzen hasteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.