martxelo otamendi

Santa Kruz apaiza Luhuson

2024ko martxoaren 28a
05:00
Entzun

Eskerrak ETAren armak erabileraz kanpo uzteko lan mekanikoa egitear zeuden bakegileen lana zapuztera 2016an Luhusoko baserrira joan ziren jendarmeburuak ez ziren ohartu gelako pareta batean zegoen irudi historikoaz. Koartada perfektua edukiko zuten baserriaren jabe Beatrice Molleri leporatzeko azken mende eta erdian egon diren zorigaitzen ardura.

Paretan zintzilik dagoen irudian Santa Kruz apaiz gerrillari karlistaren patruila agertzen da, apaiz integrista aipatzen den aldiro ilustratzeko erabiltzen dena: bederatzi gerrillari zutik fusila eskuetan, eta haien erdian Santa Kruz beldurgarria. Argazkiko ezkerreko bigarren gerrillaria Molleren amaren aitona da. Aukera paregabea galdu zuen Frantziako Poliziak Santa Kruz gerrillaria ETArekin lotzeko. ETAren armagabetzea Santa Kruzen begiradapean, nobela historiko baterako hasiera ezin aproposagoa.

Benetako nobela Frantziako Poliziak eta Justiziak asmatu dute Luhusoko armagabetzeko lan eskergarria hartu zuten Beatrice Molle eta Txetx Etxeberri epaiketara eramanda. Saria emango zieten mundu osoan, bakearen aldeko engaiamenduagatik eta blokeoan harrapatuta zegoen gatazkari emandako bukaera irudimentsuagatik.

Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzte Molle eta Etxeberri bakegileak Parisen. Absoluzioa da epaileek har dezaketen erabaki bakarra. Gure herriarena aspaldi lortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.