martxelo otamendi

Sanchezek zaila du Junts asetzea

2025eko urtarrilaren 18a
05:00
Entzun

Zergatik exijitzen dio Juntsek Espainiako presidente Pedro Sanchezi konfiantza mozioa aurkeztea, jakinda ez duela aurkeztuko? Zentsura mozioak, konfiantzakoak ez bezala, propositiboa izan behar du, eta aurkezten duen alderdia behartuta dago kendu nahi duen presidentea ordezkatuko duen presidentegai bat proposatzera. Horrela lortu zuen Pedro Sanchezek lehendakaritza 2018an, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa irabazita.

Zein da Juntsen estrategia? Konfiantza mozioa aurkezteko eskaerarekin Espainiako Gobernua estutu eta onartzeko dauden 2025eko aurrekontuen negoziaziora indarrez iristea. Jakinda, legala den arren, aurrekontuak ez onartzeak are gehiago higatuko duela Sanchezen irudia; eta, era berean, PPrentzako opari ederra da oposizio gogorra egiten segi dezan. Sanchezek badauzka bestela ere nahikoa sute jauregiaren inguruko basoetan, zer-eta beste bat sortzeko.

Juntsekoak oso haserre daude —arrazoi guztiarekin— asko luzatzen ari delako Amnistia Legearen aplikazioa, Carles Puigdemonten kasu esanguratsuan bereziki; eta bateko auzitegien arteko kontsultak eta besteko legeari jarritako helegiteak, Kataluniako presidente ohiak Bruselan segitzen du, principat-era ezin itzuliz.

Zer eskaini liezaioke Sanchezek Juntsi? Hilabeteak daramatza Junts aseko duen zerbaiten bila, eta ezin du aurkitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.