martxelo otamendi

Sahara Loiun

2024ko uztailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Badira komunikabideetan salatzen ez diren arte irtenbide egokia bilatzen ez zaien egoera injustuak eta giza errespetuaren aurkakoak. Gertatzen ari den injustiziaren berri oso gutxik dakiten bitartean, ezkutuan kudeatzen saiatzen dira administrazioko arduradunak egiten ari diren okerraz inor ohar ez dadin. Etxegabetze traumatikoak ez ziren gizartearen arazo larria bihurtu komunikabideetan atera arte.

Oso bihotz gogorra erakusten du asilo politikoa eskatuta daukan 24 urteko gazte saharar aktibista hamabi egunez Loiuko aireportuan erretenitzen duen administrazioak. Erretenituta, ez paperak prestatu eta asiloa emateko asmoarekin, baizik eta Marokora bidali, eta han, giza eskubideak —are gutxiago aktibista sahararrekin— errespetatzen ez dituen poliziaren eta justiziaren esku gogorretan uzteko. Errefuxiatuen defentsan diharduen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak gazte horren egoera salatu eta Auzitegi Nazionalean gaztearen deportazioaren aurkako helegitea jarri ez balu, gaztea ziega ilun batean egongo zatekeen poliziak eragindako zauriei begira.

Espainiako administrazioaren jokabide hori are salagarriagoa da Espainiako kolonia izateagatik Espainiako nazionalitatea zeukaten saharar haien seme-alabekin daukalako. Espainiak ez zuen Saharako deskolonizazio prozesua behar bezala burutu —de facto oparitu egin zion Marokori— eta geroztik ez du erabaki zuzen bat hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.