martxelo otamendi

Putin eta Zelenski Trumpen kasinoan

2025eko otsailaren 27a
05:00
Entzun

Donald Trumpen garaipenaren ondoren, hark Vladimir Putinekin azken asteotan sortu duen konfiantzaz jabetuta, eta Europarengandik hitzak bai baina laguntza erabakigarri eskasa iritsiko zaiola ikusita, bere burua Trumpen besoetara bota beste erremediorik ez du ikusi Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik. Erraz ulertzen da Zelenski izututa egotea AEBek eta Errusiak zer adostuko ote duten Ukrainaren etorkizunari buruz. Bai baitaki Errusiaren inbasioak sortutako gerrari bukaera adostua emateko negoziazioetan Errusiak ez duela atzera egingo Ukrainan okupatutako lurren auzian.

Zelenskik inork baino hobeto daki Trump ez dela batere fidagarria, gauza bera eta kontrakoa agin baititzake egun berean. Duela astebete aurreratu zuen —Zelenski mahaira gonbidatu gabe— azkar itxiko zuela akordioa Moskurekin gerra bukatzeko. Albiste horrek argi gorriak piztu zituen Ukrainan, eta Trumpen mehatxua onartzeko bidean da Zelenski: Ukrainan dauden metal kritiko preziatuen ustiaketa AEBekin partekatuko du, Washingtonen laguntza galdu nahi ez badu.

Nola pentsatzen du Trumpek antagonikoak diren akordioak egitea Putinekin eta Zelenskirekin? Nola lortuko du hori, lehenari agintzen badio Ukrainan okupatutako lurrak beretuko dituela, eta bigarrenari babesa agintzen badio, lehenaren erasoetatik defenditzeko?

Behinola kasinoak eduki zituen Trumpek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.