martxelo otamendi

PSOE, Erresistentziako Batzarra

2024ko abenduaren 3a
05:00
Entzun

Ohituta gaude ikusten hainbat politikari neurri gabeko adierazpenak egiten, errealitateak justifikatzen ez duen baikortasunaz hitz egiten, eta arazoak besterik ez dauzkan alderdi politikoaren egoera baloratzeko orduan dena bikain dagoela esaten.

Horrelakoak adierazi zituzten hainbat buruzagi sozialistak PSOEk Sevillan egin duen Kongresu Federalaren aurreko egunetan. Euskal Herriko bat oso urrutira iritsi zen, ostiralean: «Batzar honek ere orrialde distiratsuak idatziko ditu Espainiako historian, aurreko beste batzar batzuek egin duten bezala». Alderdia —kanpotik eta barrutik— nola dagoen ikusita, ez du ematen oso balorazio errealista denik.

Jota, eta burumakur, iritsi dira batzarrera PSOE eta Espainiako Gobernua. Auzi bat baino gehiago dauzkate epaitegietan, eta ematen du, kasu batzuetan behintzat, ez direla oso ondo aterako. PPren ustelkeria kasu bat ondo baliatu zuen 2018an Pedro Sanchezek —eta ezkerreko oposizioko taldeek— gobernua hartzeko; tamalgarria litzateke arrazoi beragatik galtzea gobernua hurrengo hauteskundeetan.

Alderdia batzarrera iritsi den giro arre horrek estali egin ditu etorkizunerako egindako hainbat proposamen: etxebizitzen sustapena egingo duen enpresa publikoa, boto eskubidea 16 urtera jaistea… 

Espainia federala? Beste baterako...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.