martxelo otamendi

PSC eta PP Katalunian, estatu arrazoia

2024ko maiatzaren 9a
05:00
Entzun

Kataluniako hauteskundeetan behin baino gehiagotan gertatutakoak erakusten digu Espainian ezinezkoa dena, PPk babesa ematea PSOEri, posible dela Katalunian. Bartzelonako Udala horren adibide iragarlea.

2019ko hauteskundeetan, ERCko hautagai Ernest Maragallek irabazi zituen udal hauteskundeak hiriburuan, eta Juntseko Xavier Triasek iazkoetan. Ez batak eta ez besteak ez zuten lortu alkatetza, bi kasuetan akordiorik antinaturalena zuritzen duen estatu arrazoia agertu zelako. Comuko Ada Colauk eskuratu zuen aginte makila 2019an, PSCren eta Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohi eta paraxutista politikoaren babesarekin. PPkoen botoen beharrik ez zuen izan Colauk. Ernest Maragall bere anaia Pasqual hamabost urtez eseri zen alkate aulkira iritsi gabe geratu zen.

Gauza bera 2023an, baina kasu hartan Comukoen botoak eta PPrenak behar izan zituen Jaume Collboni sozialistak Trias irabazlea Bartzelonako agintari nagusi izan ez zedin.

Igandeko estatu arrazoia. Independentziazaleek ez badute gehiengo osoa lortzen, ezinezkoa ematen du, baliteke emaitzen ondorengo konbinazio batek —PSCk, PPk eta Voxek bat eginda— Illa sozialista presidente egitea. Zerk edukiko luke indar handiagoa, estatu arrazoiak edo PSCren eta Voxen arteko blokeo gurutzatuak?

Hipotesi urruna da, baina komeni da aurreikustea, ustekabean harrapa ez gaitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.