martxelo otamendi

Preso errugabea hamabost urtez kartzelan

2025eko apirilaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Tituluak izua sortuko dio edozeini: «Espainiako Auzitegi Nazionalak kalte ordaina ukatu dio oker judizial baten ondorioz espetxean hamabost urtez egon den errugabe bati». Auzitegiak erabakiaren testuan eman dituen azalpenak argudioen mataza ulergaitza —eta zorabio eragilea— dira herritar arruntarentzat. Itzulinguru asko, eta ezer esan ez oinarrizko eskubidea ukatzeko.

Herritarra lasai zegoen, bizitza normala egiten zuen, baina emakume bortxatuak bortxatzailearekin nahastu eta zigortu egin zuten. Hazi probak gaizki egin zituzten, eta hutsegite judizialak bata bestearen atzetik pilatuz joan ziren. Ondorioa? Ahmed Tommouth hamabost urtez eduki dute kartzelan, Auzitegi Gorenak presoaren helegitea onartu eta libre uztea agindu duen arte.

Justizia sistemaren hutsegite larri baten ondorioz kartzelan horrenbeste urte iragan dituen herritarrari estatuak huts egin dio, eta ezin dio erantzun argudioen esparruan; estatuak bere eskubideak babestu barik modu gogor batez urratu egin dizkiolako. Hortaz, hori nahikoa arrazoi bada, epaileek esaten dutena gorabehera, estatuarengandik diru ordain taxuzkoa jasotzeko, baldin eta estatu egiturei sentsibilitaterik txikiena geratzen bazaie.

Herritarra jatorri arabiarrekoa izateak eduki ote zuen eraginik justiziaren arinkerian eta zorroztasun faltan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.